TXIPIROI ZATITUAK BEREN TINTAN

Osagaiak

  • 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak
  • 6 tipulin, pikatuak
  • Piper berde bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 3 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Baso bete ardo zuri idor
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Litro erdia ur bero
  • Txipiroien tintak
  • Gatza

Errezeta


Txipiroiak garbituko ditugu lehenik, kontu handiz garbitu ere, tinta poltsak ez hausteko. Baso batean gordeko ditugu tintak ur pixka batekin. Gorputzetatik bereizi eta labanaz pikatu edo moztuko ditugu garroak eta hegalak. Barruko luma erretiratuko dugu gorputzetatik. Xorta bat oliba olio isuri eta su bizian jarriko dugu padera bat: hartan salteatuko ditugu txipiroi puskak, gorri daitezen. Geroko gordeko ditugu ondoren.

Kazola batean, olio pixar batean potxatuko ditugu, su ertainean, tipulinak, piper berdea eta baratxuriak, gatz pixka batekin. Ongi maneaturik daudenean “40 bat minutuan edukiko ditugu“, ardo zuria isuri eta, murrizten utzi ondoan, tomate saltsa erantsiko diogu. Ur beroaz busti, tintak gaineratu, gatza eman eta beste 30 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten. Xehatu eta kazola batera iragazi.

Saltsa beltzean barneratuko ditugu txipiroi puska salteatuak, bota duten zukuarekin batean, eta su eztian utziko ditugu gozatzen xamur gelditu arte, 30 bat minutuz. Gatz puntua neurtu eta, behar izanez gero, ur pixka bat erantsiko dugu azkartxo sumatzen baditugu edo saltsa lodiegi badago. Arroz zuriarekin zerbitzatu ahal izango ditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?